Bilboko Areatzako Pasalekuak Udaberriko 9. Artisautza Azoka jasoko du apirilaren 22a arte inoiz baino berritasun gehiagorekin.
- Eskutartie Azokak, Arbaso Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Elkarteak antolatua, 30 artisauen lana erakutsiko du, hauen %40a berriak dira Bilboko gunean.
- Osagarri pertsonalek gero eta garrantzi handiagoa jasotzen dute artisau sektorean (Bisuteria, bitxiak, kosmetika, esmalteak, loreak, zuntzak) larruak, gainera, protagonismo handia eskuratu du.
- Postu finko, gonbidatutako ekoizle eta zuzenezko erakustaldiak egongo dira, adibidez, MOTOZERRAZ EGINDAKO ESKULTURA (14, igandea)
- Xabier Ochandiano eta Inés Ibánez de Maeztuk, Bilboko Udaleko zinegotziek besteak beste, erakustaldiari hasiera eman diote.
- Erakustaldia, Areatzako Pasalekuan kokatua, San Nikolas elizaren aurrean, artisauentzako aukera paregabea suposatzen du gehienek ez bai dute salmenta lokalik.
- Azoka gaur hasi eta apirilaren 22a arte zabalik egongo da, bi egunak barne, goizeko (11.00 - 14.30) eta arratsaldeko (17.00 - 21.00) ordutegian.
BILBON, 2019ko apirilaren 12an. Bilboko Areatzako Pasalekuak gaur hasita eta apirilaren 8a arte, Eskutartie, Udaberriko 9. Artisautza Azoka jasoko du eta bisitariei euskal artisauen eta estatuko beste tokietako teknika tradizionalen arabera landutako produktuak ezagutu eta lortzeko aukera emango die. Eskutartie-k, 30 artisau izango ditu era finkoan, erdia baino gehiago bizkaitik etorrita. %40a ez da Bilboko esparrutik igaro aurten arte.
Gainera, azokan gonbidatutako artisauak egongo dira eta bere lanak egun desberdinetan zehar erakutsiko dituzte zuzenean, 14an, igande honetan. Adibidez, egurrezko taillak egongo dira larunbat eta igandean. Edizio honetan osagarri pertsonalekin zer ikusia duenak hartu du garrantzi handiena (bisuteria, bitxiak, kosmetika, esmalteak, loreak, zuntzak) eta baita larrua lantzen duten artisauek ere.
Xabier Ochandiano, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomikoa, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotziak eta Inés Ibáñez de Maeztu, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko Ordezkari Laguntzaileak, Arbaso Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Elkartearen arduradunarekin batera, azokaren antolatzaile nagusia, Bilboko Aste Santura bueltan datorren erakusketari hasiera eman diote gaur. Euskal Herriko artisauen lana bilbotarrei erakutsi eta baita artisau lanak bizkaiko hiriburua bisitatzen duten milaka turistei ere erakusteko garai bikaina. “Kalitate ezinoneko produktuak ditugu eta modu honetan salmenta zuzenaren bidez heltzen gara gure bezeroengana, gure artisauekin ematen den zuzeneko topaketekin” azpimarratzen du Bernat Vidalek, Arbasoko elkarteko zuzendariak.
Gainera, edizio honetan, artisauen %40 inguru lehen aldiz zapaltzen dute Bilboko esparrua, azokara berritasunak ekaitzeko eta indartzeko Arbasoren asmoa erakusten duenak. Izan ere, azken urtetako gehitze ugariena izan da.
Horrela, Eskutartie beira, zeramika edo egurrez egindako lanak, hala nola bitxiak, panpinagintza, jostailuak edo papera, baita sektore hauek berriak dira Bilboko esparruan.
Artisautza Azokak, Asturias, Burgos, Pontevedra, Salamanca Madril, Guadalajara, Murtzia, Valentzia eta Valladolidetik etorritako hamar artisauen parte hartzea izango du. Modu honetan, Eskutartie mugak zabaldu eta, era berean, euskal herriko publikoari normalean erakusten zaion eskaintza handitzen du.
Motozerraz egindako eskulturak.
Feriak egunetan zehar banatutako eta nagusi zein haurrentzako zuzeneko erakustaldiak izango ditu. Zehazki, egurraren inguruko erakustaldiak, motozerraz egindako eskulturak. Hain zuzen OSTIRALEAN bi erakustaldi egongo dira, bata, Felix Larrañaga bizkaitarraren egur tailla eta, bestea, baita bizkaitarra den Jorge Garcíaren egur torneaketa. Tornulariak erakustaldia bihar, larunbatean, errepikatuko du. Igandea, Amaia Conde bizkaitarraren artisau ikusgarriaren txanda izango da, motozerraz egindako eskulturetan aditua.
“Gure artisauek lantzen duten pieza bakoitza bakarra da, horrela bakoitza errepika ezina da” gogorarazten du Vidalek. Horrela, Eskutartie Bizkaiko artisautzaren inguruan egiten diren ferien artean garrantzitsuenetarikoa da, ekoizleek normalean beraien lantegiez gain ez bai dute salmentarako lokal finkorik. “Eskutartie bezalako feria bat gure artisauentzako aukera paregabea da bai gertutasunagatik eta kalitateagatik” azaltzen du.
Udaberriko feriak, Bilboko Udaleko eta Bizkaiko Foru aldundiko babesa duenak, bere 9. ediziora heldu da aurrekoen arrakastaren babespean. Bai bisitari eta salmentei begira.
Espazioa, izan ere, Arbaso elkartearen arduradunen arabera ezaugarri hauek dituen feria batentzako ez da ohikoa Euskadin. 360 metro karratu diruen eta bisitariak euriaz babesten dituen karpa batean egiten da. Tunel itxura hartua, lekua “artisau eta bisitariei babes eta ongizate sentsazioa ematen dien” zeharrargitsua den kupula bat dauka Vidalen hitzetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario